viernes, 18 de diciembre de 2009

Tas-tas irratia

Duela gutxi klasean ahozko azalpenak prestatu genituen gure lagunen aurrean aurkezteko.
Egun horietan enteratu ginen Bilbon irrati libre bat zegoela, Tas-Tas izenekoa. Orduan gure andereñoak harremanetan ipini zen beraiekin eta lortu genuen neska bat, Catherine izena duena, gure ikasgelara etortzea. Berak grabagailu moderno bat ekarri zuen eta gure lanak grabatu zituen. Oso atsegina izan zen eta azaldu zigun irratia nola sortu zen, zein ordutan entzun ahal genuen eta zer zen irrati libre bat. Bertan umeek parte har dezakete haiei interesatzen gauzak kontatzen. Eta hori da guk egin duguna. Irrati horretan lan egiten dutenek bere denbora librean joaten dira, eta dana prestatu eta grabatu ondoren beste egun batean ipintzen dute. Irratiarekin batera blog bat sortu zuten.
AXAMIXA
Irratia banda honetan aurki dezakezue: 97.0 FM eta entzuteko ordutegia hauxe da:
Astelehenetik-ostiralera 08:00etatik 09:00etara
Larunbatetan eta igandetan 10:00etatik 11:00etara.
Orain gure lanak entzun ahal dituzue blogearen helbidean edo irratian.
Egileak: Silvia Soto, Ander Amilibia eta Alazne Santos.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.