miércoles, 30 de junio de 2010

Pentagrama-enea antzerkia

Ekainaren 10an antzerki bat aurkeztu genuen "Pentagrama Enea" izenekoa. Hiru saio egin genituen: lehenengo saioan 5 urtekoak, lehenengo mailakoak eta bigarren mailakoak etorri ziren. Bigarren saioan hirugarren eta laugarren mailakoak. Hirugarren saioan bosgarren eta seigarren mailakoak. Antzerki musikala zen, pertsonaia bakoitzak bere abestia zuen eta batzuk musika tresnekin abestiak jo genituen. Oso ondo atera zitzaigun eta jendeari izugarri asko gustatu zitzaion. Zoriondu eta txalotu gintuzten.


Egileak: Sara eta Garazi

Lehenengo Hezkuntzari agurra

Gaur oso egun berezia izan da. Alde batetik ikasturtea amaitu da eta bestetik oporrak hasiko dira. Horrez gainera ospakizun bat izan dugu: Mariano eta Mari Joseren jubilazioak. Urte asko egon dira eskolan eta haiei eskerrak emateko jende askok gutunak eta testu politak eskaini dizkie. Hasieran Anderrek, musika irakasleak,  aurreskua dantzatu du. Etxebarriko abesbatza ere etorri da. Izugarri ondo abestu dute. Guk bota dizkiegu bertso batzuk. Gero lunch bat izan dugu. Oso hunkigarria izan da eta batzuk negar egin dugu.

Egilea: Garazi

viernes, 18 de junio de 2010

Institutoa ezagutzen

Ekainaren 3an Bigarren Hezkuntzakoek gonbidatu ziguten institutoa ezagutzera. Hor Barandiaran eskolakoekin bildu ginen eta Julio, zuzendaria, ezagutu genuen. Hasteko Juliok hitzaldi bat eman zigun, azalduz zeintzuk diren ordutegiak, zeintzuk diren arloak, nolakoak izango diren gure irakasleak... Hori amaitu eta gero prestatu genituen bertsoak bota genituen.
Hitzaldiari amaiera emateko klaseak ikusi genituen eta gero hamaiketako ederra eskaini ziguten.
Egileak Jon, Ibon eta Garazi

Lazo zuria



Guk Nahikon, Lazo zuriari buruz hitz egin dugu. Lazo zuria erabiltzen da berdintasuna eta giza eskubideen tratu oneruntzako bidea errazteko. Klase osoa bildu ginen eta bakoitzak lazo zuri bat jarri zuen bere kamisetan. Ondoren argazki bat egin genuen eta gure kuadernoan itsatsi genuen.
Egilea: Garazi

viernes, 4 de junio de 2010

Super Sue

We went to see "Super Sue". We went on Thursday the 13th of May in the House of Culture (Kultur etxea) with the students of Barandiaran school. This play is about recycling and taking care of nature. We have been working in class with this project, learning songs, doing activities about the topic. Alice is a normal girl getting ready to go to school in the morning. She turns on the light, she turns on the tap and forgets to turn them off. She throws rubbish on the floor and uses lots and lots of plastic bags. Then, she meets Super Sue who comes to earth to save it by teaching the kids to think about how they can save the world by saving energy, water and recycling. Alice meets the Ugly Bugly, who wants to destroy the world by using up all the resources.

By Anwar and Sara

viernes, 28 de mayo de 2010

Erakusketa

Maiatzaren 24an, urtero bezala, eskolako atarian ikasturtean egindako eskulanen erakusketa egin genuen. Haur Hezkuntzakoek ere haien lanak aurkeztu zituzten. Bai politak! Orokorrean esan dezakegu oso ondo atera dela, eskola guztiak lan asko egin duelako aurten, baita ama batzuk erakusketa prestatzen. Asteartean, azteazkenean eta ostegunean, gure gurasoek eta familiakoek ikusteko aukera izan dute.

Aida eta Sara

Lekeitio

Aurten urtero bezala eskola batzuetako seigarren mailako ikasleak Lekeitioko hondartzan elkartu ginen eta jolas batzuk antolatu ziren: boleibola, zelai erreta, petanka, tenisa, futbola, beisbola eta herri kirolak. Taldeak egiteko kolore ezberdinetan banandu ginen: gorria, berdea, beltza, horia, urdina, laranja eta zuria. Jolasak oso dibertigarriak izan ziren eta gainera lagun berriak egiteko aukera euki genuen. Jolastu ondoren andereñoak utzi ziguten uretara sartzen. Ura oso hotza zegoen baina ez genuen atera nahi. Gero ordu bietan jan genuen eramandako bokata, batzuk gominolak ekarri zituzten eta denon artean banatu zuten. Atsedena hartu ondoren andereñoak izozki bana erosi ziguten, a ze gozoa zegoen izozkia!! Bueltatzerakoan autobusean... a ze festa egin genuen Lemoako lagun berriekin!. Hiru terdietan eskolara itzuli ginen eta hor gurasoak zeuden gure zain.
Egileak: Aida, Ekhiotz, Ander Amilibia eta Ander Cachorro

Udaltzaina eskolan


Joseba udaltzain bermeotarra etorri zitzaigun maiatzaren 20an drogei buruzko hitzaldi bat ematera 6.mailakoei. PowerPoint bat prestatu du droga zein txarra den azaltzeko. Gauza asko kontatu zigun: Ez legezko drogak zeintzuk diren, zer ondorioak dituzten, nola hartzen diren, zer itxura daukaten, sortzen diren arriskuak...

Amaitzeko bakoitzak bere iritzia eman zuen. Gaia oso interesgarria iruditu zitzaigun eta oso komenigarria dela ondo informatuta egotea ere.
Anwar, Silvia eta Garazi

martes, 18 de mayo de 2010

Kantaldia

Guk 6. mailan bertsolaritza klaseak eman ditugu eta bukatzeko saio berezi bat egin dugu: kantaldia. Hori dela eta maiatzaren 14an Josu Aitorrekin, bere lagunarekin, etorri zen. Bosgarren mailakoak gonbidatu genituen, datorren urtean beraiek bertsolaritza klaseak izango dituztelako. Kanta asko abestu genuen: Ai zapotzin, Xalbadorren heriotza, Lau teilatu... Oso ondo pasa genuen, koreografia eta guztiz asmatu genuen. Sara ete Xabier atera ziren bertsoak botatzera eta oso ondo atera zitzaien.
Ekhiotz eta Jon

lunes, 17 de mayo de 2010

Elgoibar V

Lehenengoz altxatu ginen eta maleta egin genuen. Andereñoak eta monitoreak bildu ziren ebaluazioa egiteko. Gero, gurekin komentatu zuten oso ondo ikusi zutela taldea. Denbora librean guk jolas batzuk asmatu genituen koltxonetekin forma asko eginez. Bazkaria hartu baino lehen "abanikoen" jolasa egin genuen: gure izena bi paperetan idazten genituen eta pasatzen genuen beste lagunek gauza onak idazteko. Bazkaltzera joan ginen eta postrean monitoreek Natiren urtebetetzeagaitik libreta bat oparitu zioten guztion oroitzapenekin, eta, Maritxuk gure sukaldariak bizkotxo bat eman zigun. Monitoreek bildu gintuzten egongelan eta agurtzeko opari batzuk eman zizkiguten. Eta etxera joan ginen. Autobusean eman ziguten bideoa ikusi genuen. Berriro joateko gogoak dauzkagu.

Egileak: Alazne, Ibon eta Sara.  

Bigarren hezkuntza

Apirilaren 28an bisita bat izan dugu gure gelan. Bigarren Hezkuntzako bi neska etorri zaizkigu: Iratxe eta Andrea izenekoak. Batzar horretan beraiek kontatu ziguten nola bizi izan duten Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara pasatzeko esperientzia hori eta aholku batzuk eman zizkiguten:

  • Bi ordu egunero liburuekin: ordu bat ikasten eta bestea etxerako lanak egiten.
  • Ikasi egunero eta etxerako lanak egin bestela ez duzu azterketa gaindutuko .
  • Irakasleari txarto ez erantzun bestela falta bat ipintzen dizute.
  • Mobila klasean ez erabili bestela aste bat kentzen dizute eta zure ama joan behar da bere bila.
Azaldu digute plastikan liburu bat daukatela non agertzen dira marrazki batzuk gu kopiatzeko. Inguru ordez Gizarte eta Natura eukiko dugu. Asignatura bakoitzean irakasle bat eukiko dugu. Saioak ordu batekoak dira. Musika ez dugu eukiko eta tutoretzan irakasleak teknika batzuk ematen digu ikasteko.
Nati, Aida, Ander Cachorro eta Ander Amilibia.

jueves, 6 de mayo de 2010

Elgoibar IV

Gaur, osteguna, askoz hobeto egin dugu lo. Bildu garenean monitoreekin egon gara komentatzen zer janariak prestatzen dakigun eta proposatu digute pastak egitea.
Joko batzuk egin ditugu. Horietako bat izan da armiarmarena, guri gehien gustatu zaiguna. Egongelan jarri dute sare bat zuloz beteta. Helburua zen banan banan guztiok pasatzea beste aldera sokarik ukitu gabe. Asko kostatu zaigu baina elkarri lagunduz lortu dugu. Poz-pozik jarri gara eta gero pastak egitera joan gara: goxo-goxoak gelditu zaizkigu.
Arratsaldean dantza politak egin ditugu eta grabatu gaituzte. Bukatzeko mezu bat idatzi diogu elkarri eta bakoitzak jaso duena irakurri du. Monitoreak joan direnean gu dutxara joan gara ondo apainduta eta jantzita egoteko diskotekan.
Ander Amilibia Nati eta Ander Cachorro

miércoles, 5 de mayo de 2010

Elgoibar III

Atzo gauean afaltzera joan ginenean... zelako sorpresa! Urdaiazpiko eta gaztaz egindako pizza!!!
Barnetegi honetan denbora librean jolasten dugu baina lana ere egin behar dugu. Adibidez mahaiak prestatzeko bost talde egin ditugu. Tokatzen zaienei plater sakon eta azalak, sardexkak, goilarak, edalontziak, eta abar ipintzen dituzte. Bazkaria banantzen dute, bukatzerakoan dena jaso, garbitu eta hurrengo otordurako gauzak prestatzen dituzte.
Gaur arratsaldean San Pedrora joan gara jolas bat egitera: orienting izenekoa. Lau talde egin ditugu. Talde bakoitzak 8 pista zeuzkan. Denok joan gara pistak bilatzera puzzle bat osatu arte. Hori lortzeko mapa batez baliatu gara. Azkenean denok aurkitu dugu altxorra eta barruan opari bat bakoitzarentzako. Lokatzaz beteta bukatu dugu baina... izugarri ondo pasa dugu!!!
Ibon eta Jon   

Elgoibar II

Lehenengo gaua pasatu dugu eta... badakizue? Txingor gogorra bota du eta zaratarekin kostatu zaigu lokartzea. Zortziretan altxatu gara eta oso ondo gosaldu dugu. Maritxuk prestatu digun bizkotxoa oso goxoa zegoen baina batzuei fruitu lehorrak ez zaizkie gustatu.
Goiza baserri barruan pasa dugu jolas batzuekin: elefante eta jirafarena, antifazena, euskararena, zenbakiena, lagunena...
Bazkaldu ondoren Arratera, Eibarko auzo batera joan gara. Oso bide luzea eta gogorra izan da, guztira hamar km egin ditugu. Heldu garenean taberna dotore batean atsedena hartu dugu, bokata jan dugu eta bakoitzari eman digute txokolatezko batidoa, Kolakaoa, esnea... eta jesarrita egon gara.
Oso pozik gaude, oso giro ona daukagulako eta denbora librean asko dibertitzen ari garelako: jolasten, abesten, dantzatzen...
Silvia eta Garazi

lunes, 3 de mayo de 2010

Elgoibar I


Urrian komentatu genuen bezala Elgoibarrera etorri gara astebete pasatzera. Egunero hemen kontatuko dugu egiten duguna. Aubixa baserrian gaude. Oso baserri dotore eta polita da. Heldu gara goizeko hamarretan eta gure zain aurkitu ditugu hiru monitore: Carmen, Rosa Mari eta Naiara. Hirurak oso atseginak. Azaldu digute ordutegia, arautegia, plangintza... Gero oheak aukeratu ditugu, gauzak antolatu ditugu eta ekintza dibertigarri batzuk egin ditugu. Onena izan da bazkaria: espagetiak, entsalada, solomoa, patata frijituak eta fruta. Denbora librean jolas asko daukagu barruan eta kanpoan: futbolina, igela, ping-pong, futbol zelaia, mahai jolasak, musika tresnak, telebista, margotzeko txokoa... Etorri aurretik ezin genuen imajinatu baserri hau horrelakoa zenik.


Egileak: Aida eta Alazne


viernes, 30 de abril de 2010

Foru jauregia



Martxoaren 23an Foru Aldundira joan ginen eta oso ondo pasa genuen. Joan ginen ikusteko nolakoa zen. Sarreran monitore bat itxaroten zegoen oso majua zena. Sarreran alfonbra handi eta gorri bat zegoen, Madriletik ekarria. Jauregian logela asko zeuden. Batez ere horietako bat oso harrigarria iruditu zitzaigun, sorua egurrezkoa zenez aintzinetako takoiengatik zulo asko zeuden. Gelaz gela joan ginen eta mota askotako materialak ikusi genituen: Italiako marmola ekarritakoa, Sevresko portzelanak, egur bereziak.. Gainera bazegoen logela batean balkoi bat non Athletiko jokalariak irabazten zutenean ateratzen ziren.Gehien deitu zigun atentzioa izan zen beirategia: Bizkaiko alegoria
hain zuzen ere. Azkenean txubaskero polit bat oparitu ziguten.
Anwar, Ekhiotz eta Garazi 

Julian Iantzi

Julian Iantzi telebistako aurkezlea gure eskolan apirilaren 21ean egon zen 5. eta 6. mailako ikasleekin elkartzeko. Julian Californian jaio zen. Hor ingelesa eta euskera hitz egiten zuen. Euskal Herrira itzuli zen 1973an. Nahiz eta Ameriketan yankeez inguraturik bizi, gurasoek euskara eta euskal kultura transmititu zioten, eta euskaraz bustita pasatu zuen bere haurtzaroa. Estatu Batuetatik etorri zenean, 7-8 urterekin, nahi bai, baina ezin zuen Lesakan euskaraz hitz egin. Diktadura bukatzear zegoela etorri zen, eta urte gogorrak izan ziren. Etorri zenean gazteleraz ez zekien, eta eskolan izugarrizko arazoak izan zituen. Zigortu egiten zuten gaztelera ez zuelako ulertzen. Esan zigun, titulua izatea oso garrantzitzua dela lan bat lortzeko, berak hori esker lortu zuela lehenengo lana. Programa askotan parte hartu du: ‘Basetxea‘, ‘Begia gose’, ‘Sorginen Laratza’, ‘La flecha amarilla‘, ‘El conquistador del fin del mundo‘, ‘Brainiac‘, ‘El muro infernal‘... Guk Eukal Herrian euskara defendatu, babestu, zaindu, erabili behar dugula esan zigun gure seme-alabei transmititzeko. Eta bukatzeko komentatu zigun telebistan agertzen diren pertsonaiei garrantzi gehiegi ematen diegula eta azken finean pertsona arruntak direla.
Egileak: Silvia, Jon eta Pedro

lunes, 15 de marzo de 2010

Txirulari Magikoa



2010eko martxoaren 9an Bilborockera joan ginen: "Txirulari Magikoa" ikuskizuna ikustera. Goizeko 09:00etan lanzadera hartu genuen eta eguerdiko 12:00etan bueltatu ginen. Antzerkia da, Hamelingo txirulariaren antzekoa baina modernoagoa. Antzezlan honetan, Alkateak arratoi erraldoi bat zeukan eta dirua ipurditik botatzen zuen. Arratoiak, tratu bat egin zuen alkatearekin, esan zion arratoi asko uzten bazituen bizitzen bere herrian, arratoiak diru asko emango ziola eta aberats bihurtuko zela. Ez da ipuin bat bakarrik: hausnarketa egitera bultzatzen dituen errima, musika eta antzerki joko bat da.
Guri asko gustatu zitzaigun eta errepikatzeko gogoak dauzkagu.
Egileak: Alazne, Ibon eta Sara.

viernes, 5 de marzo de 2010

Tertulia

El 27 de febrero por la tarde hicimos una tertulia sobre el libro "La gaviota y el gato que le enseñó a volar", de Luis Sepúlveda.
El libro lo hemos leído en clase y lo han leído también los padres en casa. Al mediodía subimos al aula para colocar sillas y mesas para todos. Dimos comienzo a la tertulia a las 15:15 ya que esperamos a algunas madres. Alguna llegó directamente del trabajo sin comer. Empezamos comentando qué nos había parecido el libro. Al principio las madres casi no participaban por miedo a quitarnos a nosotros los párrafos, pero... ¡nada de eso!- dijo Mari Carmen. La verdad es que nosotros teníamos muchos párrafos marcados. Al oír eso las madres se animaron y levantaron las manos pidiendo la palabra. En este libro hemos destacado los valores del libro como la solidaridad, compañerismo... Ha sido muy emotivo para nosotros y creemos que merece la pena leerlo.
Aida y Jon




Arrate Egaña idazlea gure ikasgelan

Pasadan asteazkenean, martxoaren 3an, Arrate Egaña idazlea gure eskolara etorri zen, guk irakurri dugun liburua "Benetako pirata" komentatzeko. Gure arbela digitalan ongietorria eman genion. Ikusterakoan harrituta gelditu zen. Galdera batzuk egin genizkion. Bera oso atsegina izan zen eta gauza asko kontatu zigun. Bere zaletasunak idaztearen aparte, mendira joatea, telebista ikustea, marraztea eta irakurtzea direla esan zigun. Bere marrazkiak erakutsi zizkigun, oso politak ziren. Aholku batzuk eman zizkigun, adibidez testu bat idazterakoan behin baino gehiago irakurri behar dugula. "Benetako pirata" idatzi zuenean bost bider idatzi zuela esan zigun eta bost hilabete kostatu zitzaiola bukatzea. Berak idatzi dituen beste liburu batzuk ere erakutsi zizkigun. Azkenean argazki batzuk sinatu zizkigun, guk kanta bat abestu genion eta agurra eman genion.
Egileak: Ander Amilibia eta Anwar Lahfidi

lunes, 22 de febrero de 2010

Inauteriak


Otsailaren 11an “txitxiburduntzi” ospatu genuen. Zer da txitxiburduntzi?
Ba arratsaldean txorizoa erretzen dugu eta ogiarekin jaten dugu, bitartean, musika entzuten dugu eta dantzatzen dugu. Mmmm! Bai gozoa!
Hurrengo egunean inauteriak ospatu genituen. Aurten gure gaia Zirkoa izan da.

Gu maioretak ginen. Dantzatzen hasi baino lehen bertso hauek abestu genituen.


Haur Hezkuntzakoak pailazoak izan ziren eta “trikitixa” abestiarekin dantzatu zuten.
Lehenengo eta bigarren mailakoak aztiak ziren.
Hirugarren eta laugarren mailakoak mimoak ziren.
Eta bosgarren mailakoak eta gu maioretak ginen.
Dantza guztiak oso politak atera ziren. Eta amaitzerakoan… merendola!!!
Pedro

Jenniri egindako agurra


Otsailaren 17an gure klaseko lagun bat, Jennifer izenekoa, Bilbora bizitzera joan zen. Eta arrtsalde horretan agur festa bat prestatu genion. Ume guztiek opari txiki bat egin zioten. Hasi ginen, bi pertsonek oparitu zioten gutun batekin. Jarraian, guk prestatutako zenbait gauza eskaini genion: powerpoint bat, olerkiak, abesti bat gitarrekin lagunduta, dantzak...

Amaitzerakoan, egindako opariak eman genizkion. Jennik banandu zizkigun olerki batzu. Azkenean merendola zoragarri bat jan genuen.

Egileak: Sara, Ekhiotz eta Garazi

lunes, 11 de enero de 2010

Olentzeroren jaialdia

Abenduaren 22an Olentzeroren jaialdia ospatu genuen. Aurten bi berri euki ditugu, Olentzerorekin Mari Domingi etorri da ume txikiak ezagutzera eta zerbait opari die, beste berria izan da txistulari berri bat etorri da, neska bat.
Urte honetan 6. mailakoei tokatu zaigu bertsoak abestea, Olentzero eramatea eta aurkeztea gurasoen aurrean. Hasi ginen abesten: Lo dago gure haurtxoa, Kas- Kas atarian eta Olentzero rokero. Gero dantzatu genuen: Orpo punta, " Villancicos para navidad" eta Takoneoa. Azkenean txokolate beroa eta bizkotxoak jan genituen denok elkarrekin jantokian. Holan amaitu genuen jaialdia eta oporrak eman zizkiguten.
Egileak: Ekhiotz eta Aida