viernes, 28 de mayo de 2010

Erakusketa

Maiatzaren 24an, urtero bezala, eskolako atarian ikasturtean egindako eskulanen erakusketa egin genuen. Haur Hezkuntzakoek ere haien lanak aurkeztu zituzten. Bai politak! Orokorrean esan dezakegu oso ondo atera dela, eskola guztiak lan asko egin duelako aurten, baita ama batzuk erakusketa prestatzen. Asteartean, azteazkenean eta ostegunean, gure gurasoek eta familiakoek ikusteko aukera izan dute.

Aida eta Sara

Lekeitio

Aurten urtero bezala eskola batzuetako seigarren mailako ikasleak Lekeitioko hondartzan elkartu ginen eta jolas batzuk antolatu ziren: boleibola, zelai erreta, petanka, tenisa, futbola, beisbola eta herri kirolak. Taldeak egiteko kolore ezberdinetan banandu ginen: gorria, berdea, beltza, horia, urdina, laranja eta zuria. Jolasak oso dibertigarriak izan ziren eta gainera lagun berriak egiteko aukera euki genuen. Jolastu ondoren andereñoak utzi ziguten uretara sartzen. Ura oso hotza zegoen baina ez genuen atera nahi. Gero ordu bietan jan genuen eramandako bokata, batzuk gominolak ekarri zituzten eta denon artean banatu zuten. Atsedena hartu ondoren andereñoak izozki bana erosi ziguten, a ze gozoa zegoen izozkia!! Bueltatzerakoan autobusean... a ze festa egin genuen Lemoako lagun berriekin!. Hiru terdietan eskolara itzuli ginen eta hor gurasoak zeuden gure zain.
Egileak: Aida, Ekhiotz, Ander Amilibia eta Ander Cachorro

Udaltzaina eskolan


Joseba udaltzain bermeotarra etorri zitzaigun maiatzaren 20an drogei buruzko hitzaldi bat ematera 6.mailakoei. PowerPoint bat prestatu du droga zein txarra den azaltzeko. Gauza asko kontatu zigun: Ez legezko drogak zeintzuk diren, zer ondorioak dituzten, nola hartzen diren, zer itxura daukaten, sortzen diren arriskuak...

Amaitzeko bakoitzak bere iritzia eman zuen. Gaia oso interesgarria iruditu zitzaigun eta oso komenigarria dela ondo informatuta egotea ere.
Anwar, Silvia eta Garazi

martes, 18 de mayo de 2010

Kantaldia

Guk 6. mailan bertsolaritza klaseak eman ditugu eta bukatzeko saio berezi bat egin dugu: kantaldia. Hori dela eta maiatzaren 14an Josu Aitorrekin, bere lagunarekin, etorri zen. Bosgarren mailakoak gonbidatu genituen, datorren urtean beraiek bertsolaritza klaseak izango dituztelako. Kanta asko abestu genuen: Ai zapotzin, Xalbadorren heriotza, Lau teilatu... Oso ondo pasa genuen, koreografia eta guztiz asmatu genuen. Sara ete Xabier atera ziren bertsoak botatzera eta oso ondo atera zitzaien.
Ekhiotz eta Jon

lunes, 17 de mayo de 2010

Elgoibar V

Lehenengoz altxatu ginen eta maleta egin genuen. Andereñoak eta monitoreak bildu ziren ebaluazioa egiteko. Gero, gurekin komentatu zuten oso ondo ikusi zutela taldea. Denbora librean guk jolas batzuk asmatu genituen koltxonetekin forma asko eginez. Bazkaria hartu baino lehen "abanikoen" jolasa egin genuen: gure izena bi paperetan idazten genituen eta pasatzen genuen beste lagunek gauza onak idazteko. Bazkaltzera joan ginen eta postrean monitoreek Natiren urtebetetzeagaitik libreta bat oparitu zioten guztion oroitzapenekin, eta, Maritxuk gure sukaldariak bizkotxo bat eman zigun. Monitoreek bildu gintuzten egongelan eta agurtzeko opari batzuk eman zizkiguten. Eta etxera joan ginen. Autobusean eman ziguten bideoa ikusi genuen. Berriro joateko gogoak dauzkagu.

Egileak: Alazne, Ibon eta Sara.  

Bigarren hezkuntza

Apirilaren 28an bisita bat izan dugu gure gelan. Bigarren Hezkuntzako bi neska etorri zaizkigu: Iratxe eta Andrea izenekoak. Batzar horretan beraiek kontatu ziguten nola bizi izan duten Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara pasatzeko esperientzia hori eta aholku batzuk eman zizkiguten:

  • Bi ordu egunero liburuekin: ordu bat ikasten eta bestea etxerako lanak egiten.
  • Ikasi egunero eta etxerako lanak egin bestela ez duzu azterketa gaindutuko .
  • Irakasleari txarto ez erantzun bestela falta bat ipintzen dizute.
  • Mobila klasean ez erabili bestela aste bat kentzen dizute eta zure ama joan behar da bere bila.
Azaldu digute plastikan liburu bat daukatela non agertzen dira marrazki batzuk gu kopiatzeko. Inguru ordez Gizarte eta Natura eukiko dugu. Asignatura bakoitzean irakasle bat eukiko dugu. Saioak ordu batekoak dira. Musika ez dugu eukiko eta tutoretzan irakasleak teknika batzuk ematen digu ikasteko.
Nati, Aida, Ander Cachorro eta Ander Amilibia.

jueves, 6 de mayo de 2010

Elgoibar IV

Gaur, osteguna, askoz hobeto egin dugu lo. Bildu garenean monitoreekin egon gara komentatzen zer janariak prestatzen dakigun eta proposatu digute pastak egitea.
Joko batzuk egin ditugu. Horietako bat izan da armiarmarena, guri gehien gustatu zaiguna. Egongelan jarri dute sare bat zuloz beteta. Helburua zen banan banan guztiok pasatzea beste aldera sokarik ukitu gabe. Asko kostatu zaigu baina elkarri lagunduz lortu dugu. Poz-pozik jarri gara eta gero pastak egitera joan gara: goxo-goxoak gelditu zaizkigu.
Arratsaldean dantza politak egin ditugu eta grabatu gaituzte. Bukatzeko mezu bat idatzi diogu elkarri eta bakoitzak jaso duena irakurri du. Monitoreak joan direnean gu dutxara joan gara ondo apainduta eta jantzita egoteko diskotekan.
Ander Amilibia Nati eta Ander Cachorro

miércoles, 5 de mayo de 2010

Elgoibar III

Atzo gauean afaltzera joan ginenean... zelako sorpresa! Urdaiazpiko eta gaztaz egindako pizza!!!
Barnetegi honetan denbora librean jolasten dugu baina lana ere egin behar dugu. Adibidez mahaiak prestatzeko bost talde egin ditugu. Tokatzen zaienei plater sakon eta azalak, sardexkak, goilarak, edalontziak, eta abar ipintzen dituzte. Bazkaria banantzen dute, bukatzerakoan dena jaso, garbitu eta hurrengo otordurako gauzak prestatzen dituzte.
Gaur arratsaldean San Pedrora joan gara jolas bat egitera: orienting izenekoa. Lau talde egin ditugu. Talde bakoitzak 8 pista zeuzkan. Denok joan gara pistak bilatzera puzzle bat osatu arte. Hori lortzeko mapa batez baliatu gara. Azkenean denok aurkitu dugu altxorra eta barruan opari bat bakoitzarentzako. Lokatzaz beteta bukatu dugu baina... izugarri ondo pasa dugu!!!
Ibon eta Jon   

Elgoibar II

Lehenengo gaua pasatu dugu eta... badakizue? Txingor gogorra bota du eta zaratarekin kostatu zaigu lokartzea. Zortziretan altxatu gara eta oso ondo gosaldu dugu. Maritxuk prestatu digun bizkotxoa oso goxoa zegoen baina batzuei fruitu lehorrak ez zaizkie gustatu.
Goiza baserri barruan pasa dugu jolas batzuekin: elefante eta jirafarena, antifazena, euskararena, zenbakiena, lagunena...
Bazkaldu ondoren Arratera, Eibarko auzo batera joan gara. Oso bide luzea eta gogorra izan da, guztira hamar km egin ditugu. Heldu garenean taberna dotore batean atsedena hartu dugu, bokata jan dugu eta bakoitzari eman digute txokolatezko batidoa, Kolakaoa, esnea... eta jesarrita egon gara.
Oso pozik gaude, oso giro ona daukagulako eta denbora librean asko dibertitzen ari garelako: jolasten, abesten, dantzatzen...
Silvia eta Garazi

lunes, 3 de mayo de 2010

Elgoibar I


Urrian komentatu genuen bezala Elgoibarrera etorri gara astebete pasatzera. Egunero hemen kontatuko dugu egiten duguna. Aubixa baserrian gaude. Oso baserri dotore eta polita da. Heldu gara goizeko hamarretan eta gure zain aurkitu ditugu hiru monitore: Carmen, Rosa Mari eta Naiara. Hirurak oso atseginak. Azaldu digute ordutegia, arautegia, plangintza... Gero oheak aukeratu ditugu, gauzak antolatu ditugu eta ekintza dibertigarri batzuk egin ditugu. Onena izan da bazkaria: espagetiak, entsalada, solomoa, patata frijituak eta fruta. Denbora librean jolas asko daukagu barruan eta kanpoan: futbolina, igela, ping-pong, futbol zelaia, mahai jolasak, musika tresnak, telebista, margotzeko txokoa... Etorri aurretik ezin genuen imajinatu baserri hau horrelakoa zenik.


Egileak: Aida eta Alazne