lunes, 28 de septiembre de 2009

Perimetroa eta azalera

Aurten Matematikan ikasi dugu nola kalkulatzen den poligonoen perimetroa eta azalera. Hasieran asko kostatu zaigu baina orain ez, trukoa hartu diogu eta erraz gertatzen zaigu.
Gai hau lantzeko egin ditugu fitxa asko eta azalpenak eta formulak itsatsi ditugu koadernoan. Informatika gelan ekintza batzuk egin ditugu. Emango dizkizuegu guk erabili ditugun helbideak:
http://genmagic.org/mates1/per1c.swf
http://www.euskalnet.net/jesusgo/DBH1/neurriak/perimetroazalera1.swf
Hor aurki ditzakezue zenbait gauza gai horiek lantzeko interesgarriak eta dibertigarriak benetan!
Jon, Ekhiotz eta Anwar

Eskolan berriro

Udako oporretatik bueltatu gara. Seigarren mailan gaude eta aldaketa asko aurkitu dugu. Aurten irakasle berriak ditugu. Gorputz Hezkuntzarako Aitor, laguntzailea Emilio, English emateko Amaia, eta musika ikasteko Ander. Denak oso majuak eta atseginak dira. Gurekin oso ondo portatzen dira. Aurten espero dugu gauza asko ikastea, ondo pasatzea eta lagunekin esperientza berriak bizi izatea. Gure azken ikasturtea izango da eskolan. Hori dela eta klaseak ondo aprobetxatzen saiatuko gara.
Garazi eta Aida

viernes, 18 de septiembre de 2009

Ikasle berria


Aurten 6.maila B taldean gaude eta ikasle berri bat etorri da gure klasera: Ander Cachorro. Oso ondo gaude berarekin, majua eta langilea delako. Iaz mutil bat, Matias izenekoa, gure ikasgelatik joan zen eta oso triste gelditu ginen. Orain Ander etorri da eta oso pozik gaude. Guztira 14 lagun gara klasean. Eta beste 13 lagun gehiago dauzkagu 6.maila A taldean. Beraiekin, elkarrekin irteera batzuk egingo ditugu eta barnetegira ere denok batera joango gara. Beno... hori maiatzean gertatuko da. Bueltatuko garenean gure blogean kontatuko dugu.

Sara eta Alazne