lunes, 30 de noviembre de 2009

Plastika klaseetan egon gara koloreak aztertzen. Hasi gara nahasketak egiten kolore asko lortzeko. Adibidez: horia + gorria = laranja, horia + urdina= berdea, gorria + urdina= morea. Gero zirkulu kromatikoa bete dugu eta bukatzeko bodegoi berbera margoztu dugu: lehenengoz kolore beroak erabiltzen eta bigarrenean kolore hotzak. Ikusten duzuena emaitza da. Gustatzen al zaizue? Benetan polita, ezta?

viernes, 13 de noviembre de 2009

Gure ortua




Gure eskolan badaukagu ortu polit bat eta horretaz arduratzen dena Mariano da.

Urriaren 30ean joan ginen ortura eta bertan errefauak landatu genituen eta Marianok eman zigun erremolatxa handi bat. Egon ginen eztabaidatzen ez genekielako zer egin berarekin. Azkenean erabaki genuen andereñoak eramango zuela etxera egosteko. Hurrengo egunean ekarri zigun patatekin eta entsaladan denok probatzeko aukera izan genuen.



Aida

lunes, 9 de noviembre de 2009

Guggenheim museoa

Azaroaren 4an Guggenheim museora joan ginen. Atean, guri itxaroten bazegoen Aloña gure gidaria, oso majua eta ona zen. Berak eraman gintuen erakusketa bat ikustera: "De lo privado a lo público". Koadro batzuk aztertu genituen. Horietako bat "El violinista verde" asko gustatu zitzaigun. Geroxeago, eraman gintuen gelatxo batera eta hantxe bazeuden ordenagailu batzuk. Ordenagailu horiekin Adobe Photoshop programan sartu ginen eta jolastu genuen koloreekin: beroak eta hotzak.
Lan bat egin genuen eta eraman genuen inprimatuta. Hamabi t'erdietan atera ginen eta andereñoak gaileta batzuk banandu zizkigun.
Aida, Ander eta Jenni

viernes, 6 de noviembre de 2009

Bide Hezkuntza

Urriaren 19an, 20an eta 21ean saio berezi batzuk egin genituen. Bi ertzain etorri zitzaizkigun: Jose Luis eta Jon. Oso majuak ziren eta pazientzia handikoak. Hiru saio teoriko egin genituen eta praktiko bat. Asko ikasi genuen:

  • Errepidean zer motatako seinaleak eta arriskuak dauden.
  • Oinezkoen arriskuak.
  • Arauak.

Azken egunean ikasitakoa praktikatzeko zirkuito batera eraman gintuzten. Oso ondo pasa genuen denon artean barre egiten.

Ander eta Aida