lunes, 28 de septiembre de 2009

Eskolan berriro

Udako oporretatik bueltatu gara. Seigarren mailan gaude eta aldaketa asko aurkitu dugu. Aurten irakasle berriak ditugu. Gorputz Hezkuntzarako Aitor, laguntzailea Emilio, English emateko Amaia, eta musika ikasteko Ander. Denak oso majuak eta atseginak dira. Gurekin oso ondo portatzen dira. Aurten espero dugu gauza asko ikastea, ondo pasatzea eta lagunekin esperientza berriak bizi izatea. Gure azken ikasturtea izango da eskolan. Hori dela eta klaseak ondo aprobetxatzen saiatuko gara.
Garazi eta Aida

2 comentarios:

  1. Asko gustatu zait bai testua, bai argazkia eta bai irakasle berriak ere.
    Orain Amaia eta Aitorri esker hobeto egiten dugu gimnasia eta ingelera. Eta Emilio ez da libratzen, beraren laguntzari esker ESO-ra hobeto joango gara; eta musikaren irakaslea... Niri musika ez zitzaidan asko gustatzen gehienetan aspertzen nintzelako baina irakasle honekin barre asko egiten dugu eta horrexegatik orain musika askoz gehiago gustatzen zait.
    Beste baterarte
    Zuen laguna

    Alazne

    ResponderEliminar
  2. Pena bat da eskolara bueltatu gara, baina ondo pasatzen ari naiz ere!!!

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.