viernes, 30 de octubre de 2009

Bersolaritza


Urriaren bian, bertsolaritzako lehen klasea hasi ginen. Gure irakaslea Josu izeneko mutil maju eta barregarria da. Ostiral guztietan etortzen da gure klasera. Berak Arbela Digitala erabiltzen ikasten du, eta guk bertsolaritza. Klase batzuk egin ditugu eta gauza hauek ikasi ditugu: Errima, oina, koplak... zer diren.Bi bertso abestu ditugu: Ikusi Nuenean eta Ama Begira Ezazu."Ikusi Nuenean" bertsoekin deskribapen bat egin genuen eta horrekin batera marrazki ikaragarria. Gustatzen al zaizue nola gelditu zaigun?


Alazne

miércoles, 28 de octubre de 2009

Sokoban



Ezagutzen al duzue joku hau? Ba, buruari eragiteko oso aproposa da. Joku honetan hiru kubo daude eta hiru baldosa berde. Kuboak baldosen gainean ipini behar dira. Jokuak 52 maila ditu eta maila bakoitzak bere pasahitza. Andereñoak erakutsi zigun nola jokatzen den eta batzuk erakarri ditu. Zuek jolastu nahi baduzue klikatu hemen:
Badago beste sokoban bat, betikoa, aurrekoa baino errazagoa dena. Probatu nahi baduzue klika ezazue hemen:
Ander eta Ibon

martes, 27 de octubre de 2009

Lortu dugun oparia


Gogoratzen zarete? 5.mailan geundenean euskaraz hitz egiten ahaleginak egiteagatik opari bat irabazi genuen. Oparia zein zen? Ba, txango bat egitea. Eta gaur, hain zuzen ere, jaso dugu. 6. mailako guztiak presara joan gara. Bertan zelai erretan, izkutaketan,... jolastu dugu. Gero... sorpresa! Andereñoek Kitkatbana eman digute. Izugarri ondo pasa dugu! Eta aurten hasitako lanari jarraitzeko asmoz Elgoibarrera, barnetegira, joango gara astebete pasatzera euskaraz bizitzen. Hori maiatzan gertatuko da. Kontatuko dizuegu!

Jon Ovejero

lunes, 26 de octubre de 2009

BARRASKILOEN UGALKETA

Aurten egon gara Ingurune klasean ugaltze prozesuak aztertzen. Gai honetan atera zaigu hermafrodita hitza. Komentatu dugu barraskiloak hermafroditak direla, orduan, egin dugu azalpen bat Power Pointez eta honekin batera bideo bat ikusteko aukera izango duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

Pedro eta Ander Cachorro



lunes, 19 de octubre de 2009

MUÑECOS A PUNTO BOBO


Este curso en Plástica hemos aprendido a tricotar (hacer punto). La labor que estamos haciendo es un muñeco trabajado a punto bobo. Nos ha costado un poco al principio pero le hemos cogido el tranquillo y vamos muy bien. Algunos lo han terminado ya y en la foto podéis ver cómo les ha quedado. Es un trabajo que nos está gustando mucho. Pronto lo terminaremos todos y empezaremos con otra actividad. Será algo relacionado con los colores. Ya lo contaremos aquí.




Autoras: Alazne, Nati y Sara.