viernes, 18 de diciembre de 2009

Gorbeiako irteera


2009ko abenduaren 2an joan ginen 6.mailako guztiak Gorbeiako Parke Naturalera. Bi monitorekin joan ginen errota bat ikustera eta Ana Marik erakutsi zizkigun burdinezko erramintak. Bere etxe barrura sartu ginen errota nola funtzionatzen zuen ikusteko. Hiru motatako errota zeuden: garia ehotzeko, beste bat animalientzako irina lortzeko eta hirugarrena artirina ateratzeko.

Erakutsi zizkigun balantza bat, errotarriak... eta gure klaseko neska bati Garaziri eman zion galbahe bat artoa garbitzeko. Ez zegoenez ohituta ia-ia jausi zitzaion artoa. Gero artoa toberan sartu zuen eta irina atera zen.

Ondoren errotaren beheko partera joan ginen eta Ana Marik martxan ipini zuen. Eta... badakizue? Izugarrizko zaratarekin ura atera zen indarrez, bazirudien uholde bat!

Ander Cachorro, Nati eta Anwar

1 comentario:

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.