viernes, 4 de diciembre de 2009

Artxila Murtxila, Txan magoa dator!!

Urtero joaten gara euskeraren eguna ospatzera Etxebarri Txiki aldizkarikoek gonbidatuta. Aurten ere pasadan abenduaren 3an Txan magoa ikustera joan ginen. Trikimailuekin hasi zen:
eszenatokian agertu ziren kolorezko zapiak, diana bat, kaxa misteriotsua, kopak, bolak...

Gu ez ginen trukoak deskubritzeko gai, hain da trebea mago hau!!.
Egin zituen trukoetariko bat lorearena izan zen. Badakizue nondik atera zuen lorea? Neska bati paperezko lore bat egin zion. Neskak pentzatu zuen lorea oso graziagabekoa zela. Orduan magoak sua eman zion eta benetako lore polit bat agertu zen. Asko gustatu zitzaigun beste truko bat izan zen arrainarena. Marrazki bat egin zuen paper batean eta gero benetako arrain
bihurtu zen.

Oso ondo pasatu genuen!

Egileak: Pedro, Jennifer eta Garazi

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.