viernes, 4 de diciembre de 2009

Euskararen erabilera


Guk plastika saio batean geundela gogoratu genuen pasadan ikasturtean egin genuena euskara bultzatzeko eta lagun bati bururatu zitzaion erreka bat egin genezakeela eta gainean bertan itsatsi kutsatzen duten gauza batzu: plastikozko botilak, gurpilak, latak,...

Helburua izango da ibaia garbitzea. Hori lortuko dugu euskaraz hitz egiten. Fase bakoitza gainditzerakoan zikinkeria joango gara kentzen eta bere ordez arrain edo landare batzuk kokatuko ditugu. Hori lortzeko egin behar ditugun ekintzak hurrengo hauek proposatu ditugu:

Errekreoan euskaraz hitz egitea.

Jantokiko orduan.

Klase guztietan gaztelanian izan ezik.

Euskarazko textu bat ekarri idatzita.

Euskal Telebista ikusi Euskal Irratia entzun eta gero kontatu.

Irakurtzen ari garen liburutik hartu paragrafoa eta komentatu hiztegi berria azalduz.

Ingurunearen ezaguera liburutik aukeratu zati bat eta lagunei azaldu.

Egileak: Ander Amilibia eta Jon Ovejero

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.